XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orregatik batasun gabekoak dituzu Baroja'ren nobela geintzuenak.

Gauzak etorri bezela bial oi zitun eta orrek itzaltzen du askotan irazlearen irudia.

Bestela bere agerpen garri, eder, zoragarriak, ikusmen sakoneraño azterle eztena aitortzen dute, eta irazlea bikañenetakoa.

Au ere iñork uka ezen nere ustez.

Ez ote ditu Baroja'ren gogamen eta itz naasi gaiztoak begi asko itxutu idazlea kritikatzerakoan?....

Geienen iritziak, esan det, Baroja idaz-erti-lanean erder-literaturaren gallurretan ipintzen dutela.

Alaxe da izan ere.

ABC, 31- X-56 egunerokoan arki ditzazuke Pio Baroja il berriari buruz gaurko idazle ospetsuenen iritziak.

Azkenengo urteetan idazlerik onena, ta Cervantes ta Galdos lagun ditula, gure izkuntzaren iruko berdingabea.

Geiegi esan du Juan A. Zunzunegi jaunak.

Bere ikusmen zorrotzak aztertu dituan gauzen, nortsuen eta alderdien barnea garbi azaltzea, dute Baroja'ren idaztiak benetan zoragarri, entzungarri, baña idazleak bearresko duan zerbaiten premia ere aitatu degu.

Baroja'ren idaz-lanak aintz goikoenak darizkio Azorin jaunari: Euskalerriak izan duen margolaririk bikaiñena.

Gure literaturak beste iñun ere ez du lerro oien biotz ikutua....

Gure itxaso, mendi, baso, zelaiak izan ere Baroja'ren liburuetan bizi-bizirik daude, baña ez Euskalerri bakarrik; Londres, Paris, Sevilla... eta beste erbesteko zenbait paraje ere eskeintzen dizkigu zeatz eta ondo egoki.

Las inquietudes de Shanti Andia irakurtzean itz auek idatzi zitun Azorik'ek: Gauzak eta personak obeto azaltzeko ez det uste gauza danik erdera.

Baroja'k etzitun filosofian, soziologian edo beste jakintsu-gaietan gauza berririk asmatuko, baña literaturan beintzat merezi duana eman bear zaio; ta gutxi ere ezta, naiz askoek bestela uste izan.

Zeatztasunak, gauzak ingurutik barnera ta barnetik idaztira diraden bezelaxe erakartze orrek eman dio batez ere gure artean alako izen ospetsua.

Askoentzat bere gizalditar idazleetan Baroja da ospetsuen.

Oraindik-orain gazte artean geiegi irakurtzen zaio.